Kaixo!
Ongi etorri Gauekoaken webgune berrira. Webgunea goitik behera berregin dugu; izan ere, ez dugu astebururo-astebururo Gasteizko hainbat tokitan egin beharreko jarduerak biltzen dituen buletin hutsa izatea nahi; harago joan nahi dugu. Programatuko ditugun jarduerei eta lantegiei buruzko informazioa jasotzeaz gain, hainbat modutan parte hartu ahal izango duzu webgune honetan.