Gauekoak Gauekoak

Jarduerak: Ekitaldiak


Imagen representativa de la sección

Ekitaldiak

“Gazte klik” Mestizajea eta gazteria

“Gazte klik”
Mestizajea etagazteria

Argazki digitalen lehiaketa
14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat

Gazteklik Galeria Birtuala

2010eko gazte klik argazki digitalen lehiaketan saritutakoen zerrenda
Pdf formatuan

Hona hemen saritutakoak, bere serie fotografikoaren izenburuarekin batera:

  1. Doña Garazi Bravo Hernández: “Una rosa desde el mundo con amor”
  2. Doña Maite Arberas Moral: “Contacto”
  3. Don José Luis Rodríguez López: “Policromía”
  4. Doña Aiskoa Pérez Alonso: “De lo que se ve a lo que se mira”.


Saria, lehiaketaren oinarriaren arabera, hau izango da:

  1. 300 euroko argazki – bono trukagarri bat Foto Ikatzen
  2. Taldeko erakustaldi batean parte hartzea. Erakustaldi hori 2011ko lehenengo hiruhilekoan egingo da Ignacio Aldecoaren kultur etxean argazkilari aditu baten tutoretzapean.

Sarituekin batera, beheko zerrendetan agertzen diren pertsonak ere hautatu dira Euskal Herriko Unibertsitateko Pabilioi Unibertsitarioan erakustaldi batean parte hartzeko, azaroaren 2tik 30a arte. Era berean, bere serietako argazki bana zabalduko da erakusgai, hirian udalak kudeatzen dituen publizitate euskarrietan 20010eko azaroaren lehenengo hamabostaldian.

Pertsona hauek hautatu dira:

  • Doña Arianna Cereceda Cristobal: “Puntos de vista”
  • Don Iván Malpeceres Urízar: “El color es indiferente”
  • Doña Ariadna Sánchez Hernández: “En obras”
  • Doña Sonia Díaz Aguado: “Fusión”
  • Doña Leyre Cotilla Paniagua: “Pioneros”
  • Doña Beatriz Solís Martinez: “Aneury y Nerea”


Azkenean, lehiaketara aurkeztu diren serie guztiekin horma irudi bat egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Pabilioi Unibertsitarioan erakustaldiaren barnean, eta Gauekoak programaren web orrialdean (www.gauekoak.com) galeria birtual batean egongo dira erakusgai.

Gazteklik 09 erakusketa birtuala | Gazteria eta lurraldea

Zer da gazte klik?
Argazki digitalen lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat. Sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko erakustokietan jarriko dira argazkiak.
Era berean, “Gazte klik” lehiaketak, sormen artistikoko sareak bultzatzeaz gain, belaunaldien arteko guneak sortu nahi ditu.

Norentzat da?
Argazki digitalaren arloan bere lanak aurkeztu nahi dituzten eta Gasteizen bizi diren 14 urtetik 25era bitarteko gazte guztientzat.

Zertan da?
Argazki lehiaketa da eta aukeratzen diren argazkien zabalkundea Unibertsitateko Pabiloiko erakusteka aretoan, webgune honetan, eta hirian dauden publizitate euskarrien bitartez egingo da.
Lehiaketan parte hartzen duten pertsona guztien artean, lau hautatuko dira, taldeko erakusketa egiteko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Erakusketa horren komisarioak ospe handiko artista adituak izango dira, eta halaber, argazki horiekin katalogoa osatuko da eta argazki materiala lortzeko 300 euroko bonoa jasoko dute.

Gehiago jakin nahi?

Ekitaldi azpimarragarriak

rss sindikatzea
Hiruhilekoko programa

gauekoak.com web gunea: Edukien menua