Gauekoak Elkarteen Federazioa kolektibo multzo bat da, eta Gauekoak bere jarduerak gauzatzeko leku apropostzat jotzen duen edozein elkarte edo talde hurbil daiteke guregana.
Federazioak kudeatzen du programa, lan-talde baten bidez. Lan-talde horrek Gauekoaken lan-eremuan gauza daitezkeen proposamen guztiak bildu eta garatzen ditu.
Beren jarduerak gazteengana hurbildu nahi dituzten talde edo elkarte guztien eskura jarri nahi dugu Gauekoak.Horixe da gure helburuetako bat. Gau-aisiaren programa elkarte horien zerbitzura jarri nahi dugu. Horregatik, bere jarduerak (edo, gutxienez, jardueretako batzuk) gazteentzat egiten dituen talde bateko kidea baldin bazara eta programan parte hartu edo proposamenen bat egin nahi badiguzu, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan helbide honetan.