Aculra-sike
Elkartea 2000. urtean sortu zen eta zenbait lagunek irratiaren munduari buruz zuten interesaren ondorioa da, baita hedabide horrekin lotutako jarduerak egiteko nahiaren ondorioa ere: lantegiak, webguneak, programak, jardunaldiak…
Jarduera nagusia, une honetan, irratsaioak ematea da eta, horretarako, Gasteizko 91.8fm frekuentziaren bidez Elkarteak martxan jarritako Irratia erabiltzen dugu: Ola!19. Irrati soziokulturala eta irekia da eta parte-hartzea sustatzen du. Aculrako bazkideek egindako irratsaioez gain, hiriko beste zenbait elkartek ere parte hartzen dute (Gazteok XXI, Gazte Gasteiz, Euskadiko GKEen Koordinakundea, Vicente Abreu Federazioa, Gokai Fundazioa, Aservi, Povo da Senzala...). Nola izan bazkide, abantailak, etab.: Izena emateko, Irratira jo behar duzu, eta bazkide izateak astean ordu beteko programa bat egiteko eskubidea ematen dizu! Bazkideak elkarteak zein banakoak izan daitezke.
helbidea: Calle Postas, nº 18, 4º F - Vitoria-Gasteiz, 01001
tel./fax: 945 06 80 38 ·
posta elektronikoa: gestion@ola19.com
web orria: http://www.ola19.com