Gauekoak Gauekoak

Sarea: Elkarteak


Imagen representativa de la sección

Elkarteak

Amanda

Amanda

Amanda Plataforma

Amandaren asmoa proiektuen proiektu bat izatea da, Gasteizko kulturen arteko bizikidetzari buruzko ideien, ikuspegien eta esperientzien batura. Elkartean, hiriko alde zaharreko hainbat arlotako lan-proiektuetan aritzen diren pertsonak bildu gara; proiektu horiek guztiek inguru honetara babesik gabeko eta berdintasunik gabeko egoeran iritsi diren pertsonak integratzearekin dute lotura.


Gure taldeak hiru oinarrizko premisa (utopiko samarrak) adostu ditu. Batetik, uste dugu aniztasuna gizartea eraldatzeko aukera bat dela eta lagun dezakeela desberdintasuna errespetatuko duen gizarte bat eta eskubide-berdintasuna egiatan aplikatzen duen gizartea bat sortzen. Beste alde  batetik, gure ustez, toki eta garai berean bizi diren talde kulturalak aintzat hartuta eta integratuta lor daiteke kultura eta herritartasun berri bat eratzea, denentzat onuragarrien diren elementu partekatuetatik abiatuta. Azkenik, gure aburuz, mundu- eta auzo-herritartasun berri horrek ekarriko du pertsonak eta taldeak denok partekatzen ditugun egoeretan, arazoetan, zailtasunetan, abantailetan, posibilitateetan eta aukeretan inplikatzea.

Jarduerak

Amandak Gasteizko alde zaharrerako proiektu soziokultural bihurtu nahi du filosofia hori. Auzo errealitatetik, han lan egiten duten talde askotarikoen praktika eta ezagutzetatik abiatuta, inklusio-prozesuak sustatu nahi ditu alde zaharrean bertan eta,  aldi berean, auzoak hiriaren beste alderdiekiko duen isolamenduaren eta auzoa ghetto bihurtzearen kontra lan egin nahi du.

 

Kontaktua

helbidea: - ,
tel./fax: ·
posta elektronikoa: amanda@lists.gasteizko.elkarteak.net
web orria: http://www.amanda.elkarteak.net

gauekoak.com web gunea: Edukien menua

Hasiera