Gauekoak Gauekoak

Sarea: Elkarteak


Imagen representativa de la sección

Elkarteak

Arabesco

Arabesco

Arabesco Asc. Expresiones De Oriente.
Danza Clásica Oriental Y Folklore Árabe.

Arabesco Elkartea Arabesco konpainiak sortu zuen,"Kahinak eta Hannanek", hain zuzen, ekialdeko dantzen eta ekialdeko kulturaren zale handiak baitira, eta honako hau du helburu: ekialdea mendebaldean ezagutaraztea eta hona hurbiltzea, hango ohiturak, kultura eta dantza sustatuz.

Jarduerak

Arabesco Elkartean, Ekialdearekin lotutako jarduera asko egiten ditugu, bai urte osoan zehar bai une jakinetan:

  1. Mintegiak
  2. Txinatar kaligrafia
  3. Tai Chia
  4. Sabel-dantza
  5. Indiar dantza
  6. Japoniar Defentsa Pertsonala,
  7. Hitzaldiak
  8. Henna-lantegiak, etab.

Halaber, Arbescok Erdi Aroko ferietarako edo feria multikulturaletarako animazioa ere egiten du. Arabescon, hainbat arlotako profesionalek lan egiten dute horrelako ikuskizunetarako, hala nola, ARCO ARABAk (arkuan trebatutako profesionalak), Blanca Sedano grafologoak (nazioartean, ezaguna da kaligrafia oso zehazki aztertzen duelako), tatuaje-egileak, tribu-txirikorden egileak eta, nola ez, Ekialdeko eta Arabiako Dantza Klasikoko eta Folkloreko Arabesco Konpainiak.
Arabesco Elkartean ere, Arabesco Konpainia kudeatzen dugu eta, besteak beste, ikuskizunetan, lantegietan eta erakusketetan parte hartzen du konpainia horrek.

Arabesco Elkarteko kide izatea oso erraza da; aski da San Ignazio Loiolakoa kaleko 15ean dugun egoitzara etortzea elkarteak ematen dituen jardueretako edozeinetan parte hartzeko. Hileroko kuota ordainduta, beherapenak izango dituzu lantegietan, urte osoko eskoletan, ekialdeko arropetan, kultura eta aisialdi alternatiboko bidaietan, ekialdeko festetan, masajeetan eta bururatzen zaigun guztian!

Kontaktua

helbidea: San Ignacio de Loyola 15 - Vitoria-Gasteiz,
tel./fax: ·
posta elektronikoa: danzaarabesco@yahoo.es
web orria: http://www.arabescoasc.com

gauekoak.com web gunea: Edukien menua

Hasiera