Gauekoak Gauekoak

Sarea: Elkarteak


Imagen representativa de la sección

Elkarteak

BrainStorm!!

BrainStorm!!

VÄRNRÄDIÖNÄSSÖZIÄTIÖN 1890an jaio zen Grosnik-en. Erakunde batek estalgarri gisa erabiltzen zuen, primateekin esperimentuak eginez erritmo perfektudun boleroak idazteko eta inongo kaferik hoberena prestatzeko gai izango ziren supertximinoen arraza bat sortzeko.

Horietako batzuk handik alde egin ahal izan zuten eta zientzialariek egiten zizkieten ankerkerietatik libratu. Torturaren, esperimentuen eta  gaizki apailatutako entsaladen nahasmendua ahazteko, BRAINSTORM sortzea erabaki zuten. Bizitoki berrian (Gasteizen) aisialdi eta kultura alternatiboaren arloan hedatze-bide berriak eskaintzea du helburu Elkarteak.

Jarduerak

Oraindik ere beren iraganarengatik traumatizatuta, taldetxoaren kide makerrek modu aktiboan laguntzen dute komiki, manga, bideo-joko eta animeri buruzko jardunaldietan. Komikiaren erakusketetan parte hartzen dute eta giro horretako hot spots-etara joateko bidaiak antolatzen dituzte.  Halaber, All Your Brains irratsaioa egin dute, ia bi urtez, eta, orain, hura podcast formatuan emateko prestatzen ari dira. 2007an, Vitoria Urban Games-en kolaboratu zuten eta gazteak Wii-n, PS2-n eta Xbox360-n jokatzera gonbidatu zituzten; orobat, hurbiltzera ausartu ziren guztiei pertsonalizatutako txapak eta kamisetak oparitu zizkieten. Batzuetan, gizarte-dotoretzea ere praktikatzen dute, arte noblea baita, eta interes antzekoak dituzten elkarteekin lan egiten dute; inoiz ere ez dute huts egiten Getxoko Erakusketan eta beren stand propioa eramaten dute; han, betiere, pattaltasuna eta “flipatu” hutsak izatea uztartzen saiatzen dira.

Nola izan bazkide

Urteen poderioz, BRAINSTORM primate bikainenak eta dotoreenak bakarrik biltzen dituen klub esklusiboa bilakatu da poliki-poliki. Gure iritzi-foroak (ikus lotura behean) hautagai guztiei beren burua aurkezteko eta gure komunitateko bazkideak izateko modukoak direla frogatzeko aukera ematen die. Hor jakin ahal izango dute noiz egiten ditugun bilerak, eta nahi izanez gero haietara etorri.

Bazkideei eskatzen zaie bileretara etortzeko eta oihanetako primate basati hutsak balira bezala ez jokatzeko; dotorezia-maila gutxienekoa ere gomendagarria da. Hileroko 3-4 euroko kuotari esker, zutik diraute mundua menderatzeko tximino-asmoek. Horren truke, honako gai hauetan interesa duen komunitateko partaidea izan zaitezke: komikiak, mangak, bideo-jokoak, zinema, telesailak, animea eta burua deusetarako balio ez duten jakintzez betetzeko beste hainbat modu.

Kontaktua

helbidea: - Vitoria-Gasteiz,
tel./fax: ·
posta elektronikoa: asociacionbrainstorm@hotmail.com
web orria: http://www.elforo.de/bs

gauekoak.com web gunea: Edukien menua

Hasiera