C.A. Sansomendi
Sansomendi Ali Lakua Lagun Taldea
25 urte baino gehiagoko historia dugu auzoan. Dena modu xumean hasi zen, ijito-etniako mutiko batzuen futbol-partidak sustatuta. Geroago, Sansomendi eta Ehari auzoetako neska-mutiko guztientzako jarduerak egiten hasi ginen. 15. urteurrena bete genuenean, pauso bat harago joan ginen eta 14 urtetik gorakoentzako jarduerak eskaintzen hasi ginen: Gazte- Zentroa; gainera, beste auzo batera ere hedatu ginen, Lauka 5era hain zuzen ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan izena emana dugu eta hainbat erakunderen kide gara, hala nola Euskadiko Bosko Taldekoak eta Don Bosco Youth Net-ekoak.
Parte-hartzaileek 9 eta 21 urte bitartean izaten dituzte. Azken ikasturtean, 120 haurrek eman dute izena txikien klubean eta 60 Gazte-Zentroan.
Pertsona osoa sustatzeko leku pribilegiatua faboratzen dugu; haur eta gazte bakoitzaren hezte- eta heltze-prozesua dimentsio guztietan zaintzen da, bizitzaren ikuspuntu gizatiar, kristau eta salestarretik abiatuta.
Lagun taldearen jardueren asmoa zera da, haurren eta gazteen aukera positibo eta sortzaileak sustatzea, kulturan eta gizartean modu kritikoan txerta daitezen. Horretarako, kirol-, kultura- eta arte-jarduerak antolatzen ditugu, hala nola arte-erakusketak, kantu-jaialdiak, natura ezagutzeko txangoak, jolas kooperatiboak, txapelketak, gau-festak eta eskola-laguntzarako “Aurrera” proiektua.
Nola izan bazkidea.
Bazkidea izateko eta jarduera guztietan parte hartu ahal izateko, nahikoa da izena emateko orria betetzea, argazki bat ekartzea (txartel-tamainakoa) eta urte osoko 15 euroko kuota ordaintzea.
helbidea: - Vitoria-Gasteiz,
tel./fax: ·
posta elektronikoa: club@clubsansomendi.com
web orria: http://www.clubsansomendi.com