Tenkai
Manga, animea, bideo-jokoak eta japoniar kultura sustatzeko Kultura Elkartea. 2006ko ekainaren 6an sortu zen, manga, animea eta japoniar bideo-jokoak sustatzeko asmoz, baita japoniar kultura bultzatzeko ere (Azken batean, hori “frikismoa” eta kontsumismoa bultzatzea besterik ez da, baina tira…). Halaber, manga eta animea tabu bihurtzen dituzten zenbait topiko hautsi nahi ditugu.
Tenkai elkarteak, besteak beste, jardunaldiak, proiekzioak, lehiaketak eta lantegiak antolatzen ditu, denak ere mangarekin eta hark sortutako azpilkulturarekin erlazionatuak.
Abantailak
Hiritarrei dagoeneko finkatuta dagoen hiri-tribu bat (otakua, japoniar kultura…) ezagutzeko aukera ematea, eta mundu horri buruz dauden topiko negatiboak deuseztatzea.
Liburutegi bat izatea, animazioa, soinu-bandak, filmak eta abar biltzeko.
Kultura hori guztia erakusteko jardunaldietan (lau egun baino gehiago irauten dute) parte hartzea.
Jendearen artean harreman onak sortzea.
Taldean lan egiten ikastea.
helbidea: - ,
tel./fax: ·
posta elektronikoa: tenkai@asotenkai.org
web orria: http://www.asotenkai.org